Gardentasuna

Gardentasuna

Hirugarren Sektoreko enpresok behartuta al gaude Gardentasunaren Legea betetzera?

Bai, erakunde pribatu garen heinean, lege horren 3. Artikuluan aipatutako bi baldintzak betetzen diren guztietan:

  • Erakunde horrek jasotako diru-laguntzak urteko 100.000 eurotik gorakoak baldin badira.
  • Edo erakundeak urtean jasotzen dituen diru-sarreren % 40koak edo hortik gorakoak badira, betiere, 5.000 euroko zenbatekora heltzekotan.

Gizartearekiko daukagun konpromisoaren baitan, gardentasuna ere oso garrantzitsua da guretzako; izan ere, finantzaketa publiko bidezko zerbitzu, jarduera eta proiektuak garatzen ditugu. Gizarte ekintzan lan egiten dugun erakundeok fondo publikoak nora bideratzen ditugun azaltzeko betebeharra daukagu. Gainera, pertsona eta kolektibo babesgabeenen bizi-baldintzetan zer nolako eragina izan duten azaldu behar dugu.

01. Erakundeari buruzko informazioa

1986tik, Gaztaroa kooperatibak babesgabetasun egoeran dauden pertsonen gizarteratze edota laneratzea xede duten jarduerak burutu izan ditu. 2014ra arte irabazi asmorik gabeko erakunde gisa, eta, data horregatik aurrera, gizarte ekimen eta lan elkartuko kooperatiba gisa.

02.
Burututako jarduera

Gure jarduera urteko memorien bidez jasotzen dugu.

03.
Informazio ekonomikoa

Zerbitzu sare komunitarioaren barruan, desabantaila egoeran dauden pertsonei laguntza emateko burutzen ditugun jarduerak jasotzen ditugu. Beraz, horien portzentaje handi bat toki, lurralde eta lurraldez gaindiko administrazio publikoek finantzatuak dira.

04.
Konpromisoak

Gizon eta emakumeen arteko aukera-berdintasunarekiko konpromisoa.

2007tik Aukera Berdintasunaren Plana daukagu martxan, eta une honetan III. Plana garatzen ari gara. Emakume eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Erakunde Laguntzaile izendapena jaso dugu, Emakunde erakundearen eskutik.

Kalitatearekiko konpromisoa

Gaztaroa_Sartuk beti eduki du kalitatearekiko konpromiso sendoa. Historikoki, FQM sisteman oinarritutako kudeaketa ereduen bidez, PREMIE diplomaren bidez, eta 2018tik, ISO 9001/2015 Ziurtagiriaren bidez.

Normalkuntza linguistikoarekiko konpromisoa

Gure erakundearekiko harremanetan pertsona guztiek euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea izan dezaten. 2009tik Bikain ziurtagiri beltza daukagu.

Gizarte ikuskaritza

Gizarte arloko eraginkortasuna ikusarazi eta ebaluatzeko modua ezarrita daukagu, gizarte-ikuskaritza prozesu baten bidez. Ekonomia alternatibo eta solidarioaren inguruko REAS sareak sustatua da. Gizarte arloko eraginkortasuna ebaluatzeaz gain, erakundearen helburuekiko jokabide etikoa ere ebaluatzen da.

Gizarte intereseko izaera aitortzea

Gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeen aitorpen publikoa.

Datuen Babeserako Legea betetzea

Gaztaroa_Sartuk erabat bermatzen du bere zerbitzuen erabiltzaileen datu pertsonalen konfidentzialtasuna.

Laneko arriskuen prebentzio arloko araudia betetzea

05.
Kanal Etikoa

ZER DA SALAKETA BIDEA ETA NORK ERABIL DEZAKE?

Salaketa bidea pertsona legitimatuen segurtasuna bermatzen duen tresna da, inork Batasunaren Zuzenbidea urratu dela dakienean edota interes orokorrari zuzenean eragiten dion antolamendu juridikoa urratu dela dakienean. Nolanahi ere, ulertzen da interes orokorra konprometitua dagoela urraketa ikertuak Ogasun Publikoari eragiten badio.
Otsailaren 20ko 2/2023 legearen 3. artikuluarekin bat, salaketa bidea honakoentzat da:
a) enplegatu publikoak edo besteren konturako langileak;
b) autonomoak;
c) akziodunak, partaideak eta enpresa bateko administrazio-, zuzendaritza- edo gainbegiratze-organoko pertsonak, kide ez-exekutiboak barne;
d) kontratisten, azpikontratisten eta hornitzaileen gainbegiratze edo zuzendaritzapean lan egiten duen edozein pertsona.

NOLA AURKEZTU SALAKETA?

Esteka honen bidez.
Jakinarazpenak era anonimoan egiten ahalko dira. Horretarako, dagokion laukia markatu behar da, ez da besterik behar.

BERMEAK

GAZTAROA SARTUk fede oneko salatzailearen konfidentzialtasunik handiena bermatzen du ikerketaren etapa guztietan. Horrenbestez, haren nortasunaren berri ez zaie emango pertsona salatuei, ezta hierarkian gorago daudenei ere (laguntzailea izanez gero), legeak ezarrita dagoenean izan ezik edota salatzaileak baimena ematen duenean izan ezik.
Salatzaile gisa zure anonimatua gorde nahi baduzu, goian adierazitako aukera duzu gurekin komunikatzeko.
Aplikazioaren bidez edo telefonoz zure harreman-datuak ematen ez badituzu, ezin izango dugu zurekin harremanetan jarri zure salaketaren egoeraren berri emateko; beraz, ulertuko dugu erakundearekin komunikazioak izateari uko egin diozula.
Konpromisoa hartzen dugu fede onez aurkeztutako salaketa guztiak ahalik eta lasterren izapidetzeko, eta behar diren neurriak hartuko ditugula bermatzen dizugu. Era berean, salaketaren bilakaeraren berri emango dizugu uneoro (salbu harreman-daturik eman nahi ez badiguzu).
Gure salaketa bidea hobetzeko konpromisoa hartu dugu, eta etorkizunean aldaketak egiteko eskubidea izango dugu.

 

ZER GERTATZEN DA SALAKETA AURKEZTU ONDOREN?

1. Salaketa jaso dela baieztatzen da
Zazpi egun balioduneko epean, GAZTAROA SARTUk salaketa jaso duela baieztatuko du. Beharrezkotzat jotzen badugu, baliteke argibideren bat eta/edo informazio gehigarria eskatzea.

2. Sailkapena
Jasotzen ditugun salaketa guztiak zehatz-mehatz berrikusi eta aztertzen ditugu. Zure txostena sinesgarria bada eta nahikoa ebidentzia baditu, ikerketa irekiko da.

3. Ikerketa konfidentziala
Ikerketaren xedea izango da, ahal den neurrian, salatutako egitateen egiazkotasuna zehaztea, egitate horiek barne-arauen edo legearen arau-hausteak diren eta haien erantzulea edo erantzuleak nor diren zehaztea.
Ikerketa guztia konfidentziala izango da. Hala ere, salatutako egitateak behar bezala ikertzeko beharrezkotzat jotzen bada, behar-beharrezkoa den informazioa partekatuko da, ahalik eta pertsona gutxien inplikatuta.

4. Erabakia eta jakinarazpena
Behin barne-ikerketa amaitutakoan, arau-hausterik gertatu den ebatziko dugu, eta, hala bada, dagozkion neurriak hartuko ditugu. Azkenik, egindako ikerketaren emaitzaren berri emango zaio, salbu ondorioen konfidentzialtasuna gordetzea gomendatzen duen inguruabarrik badago.