Zer egiten dugun

Lan-arloak

01.
Harrera

Pertsona bakoitzak bere interes eta beharretara egokitzen den baliabidea aurki dezan, Harrera-zerbitzua (SARBIDE ZERBITZUA) eskaintzen du Gaztaroa_Sartuk, Harrobi Plazan (La Laguna kalea 5, beheko solairua).

Bere gizarteratze- edota laneratze-prozesuan laguntza beharra duen edozein pertsonari zuzenduta dago zerbitzu hori. Abiapuntua da pertsonaren beharretatik, interesetatik eta hasierako egoeratik abiatzen den gizarteratze-plana prestatzea. Horrez gain, aholkularitzako eta lagun egiteko ekintzak garatzen dira, Gaztaroa_Sartuk pertsonen zerbitzura jartzen dituen baliabideei eta sare komunitarioaren beste baliabide batzuei buruzko informazioa ematen da, eta beren egoerari ondoen egokitzen zaizkion jarduera edo zerbitzuak zein izan daitezkeen aholkatzen diegu.

Arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara.
Telefono-zenbakia: 94-416.45.07.

02.
Gizarte-eta-hezkuntza-alorreko esku-hartzea

Zaurgarritasun, babesgabetasun eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzea.

Kontua da pertsonaren egoera hobetzea, eguneroko bizitzako exijentziei eta erronkei arrakastaz aurre egiteko bere gaitasunak hobetzea (bizitzarako abildadeak). Abildade horiei esker, beren buruarekin, gainerako pertsonekin eta inguruarekin hobeto erlazionatuko dira. Alde batetik, alderdirik pertsonaletan zentratuko da esku-hartzea eta, bestetik, inguruarekin zerikusia duten alderdietan, funtsezkoak direnak pertsonen jardun soziala eta pertsonala eratzeko.

Esku-hartzearekin hasteko, pertsonaren egoeraren balorazio partekatua egiten da lehendabizi, dituen laguntza-beharrak aztertzen dira eta, ondoren, pertsonak behar dezakeen laguntza-motarik egokiena zein den ezartzen da. Banan-banakoa edo taldekakoa izan daiteke esku-hartzea.

· Gizarte- eta hezkuntza-alorreko banan-banako esku-hartzea ·

Gizarte-hezitzaile baten laguntzarekin, lagun egiteko metodologiarekin, beren gizarteratze-planean planteatutako dimentsio ezberdinetan jarduketak garatuz joango dira pertsonak. Jarduketa horien barruan sartzen dira pertsona bere hurbileneko ingurunean zein esku-hartzea beharrezkoa den espazio eta ingurune guztietan (etxebizitza, familia, osasun-baliabideak, aisialdiko baliabideak, herri administrazioa…) modu autonomoan moldatzeko lagungarriak diren jarduerak.

Jarduerak eta programak
  • Gizarteratze-programa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak finantzatutakoa.
  • Presoak eta preso ohiak gizarteratzeko programa, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak finantzatutakoa.
  • Gizarte- eta hezkuntza-alorrean esku hartzeko programa (PISECA), Bilboko Udalarena, babesgabetasun eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden, edo beren burua utzita duten pertsonei zuzendutakoa.
  • Ostatu emateko programa pilotua, gizarte-bazterkeria egoeran eta etxetik kaleratzeko arriskuan dauden, edo adingabeak beren ardurapean dituzten familiei zuzendutakoa.
· Gizarte- eta hezkuntza-alorreko taldekako esku-hartzea ·

Pertsona bazterkeria egoera batetik bere egoera pertsonala eta soziala hobetzeko egoera batera eramango duten dimentsio ezberdinak lantzen dira. Egiten diren jardueretan, aitzakiatzat balio dute taldeak berak eta gai zehatzak, alde batetik gaitasun bigunak edo soft skills direlakoak norberaganatzeko –hizkuntza- eta matematika-gaitasunak, gaitasun teknologikoak eta pertsonarteko gaitasunak– eta, bestetik, bizitzarako abildadeak entrenatzeko: eguneroko bizitzako exijentziei eta erronkei arrakastaz aurre egiteko abildadeak. Askotarikoak izan daitezke gaiak, baina batez ere zainketa pertsonalekin eta beste pertsona batzuen zainketarekin, elikadura eta sukaldaritzarekin, eta hizkuntza- eta matematika-gaitasunekin eta informazioaren teknologiako gaitasunekin dute zerikusia.

Jarduerak eta programak
  • Gizarte- eta hezkuntza-alorreko tailerren sarea, Eusko Jaurlaritzak finantzatutakoa (Gizarte Gaiak eta Hezkuntza).
  • Gizarteratzeko ibilbide integratuak, Europako Gizarte Funtsak, Bilbao Ekintzak, Lanbidek, BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutakoa.
  • Lanerako prestakuntzako tailerra, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutakoa.

03.
Enplegurako orientazioa eta enplegu-zentroa

Enplegua bilatzeko banan-banako laguntza.  

Orientazio-zerbitzuan sartzen dira informatzeko, lagun egiteko, motibatzeko eta aholkua emateko ekintzak eta neurriak; pertsonaren inguruabar profesionalak kontuan izanda, bere gaitasunak eta interesak zehaztea eta ikaskuntza-ibilbide indibiduala kudeatzea, enplegua bilatzea edo enpresa-ekimenak abian jartzea ahalbidetuko diote ekintza eta neurri horiek.

Enplegua lortzea galarazten edo zailtzen dieten inguruabar bereziak dituzten pertsonei daude zuzenduta bereziki ekintza horiek.

Enplegu-zentroa da espazio fisiko bat, non enplegu bila ari diren pertsonen esku jartzen baiten laneratzera bideratutako ekintzak garatzeko auto-erabilerako tresnak eskaintzen dituen eta helburu hori lortzeko baliabideei buruzko kontsulta egin daitekeen leku bat; gainera, orientatzaile baten etengabeko laguntza izango dute enplegu-zentroan pertsona horiek, eskura dituzten tresnak erabiltzen lagunduko diena.

  1. urteaz geroztik, esku-hartze sozialaren sektoreko beste erakunde batzuekin batera, Bategin elkarteko kide gara; desabantaila egoeran dauden pertsonei zuzendutako orientazio-zerbitzuak garatzen ditu elkarteak Bizkaia eta Gipuzkoa probintzietan, Lanbidek finantzatuta.

Pertsona bazterkeria egoera batetik bere egoera pertsonala eta soziala hobetzeko egoera batera eramango duten dimentsio ezberdinak lantzen dira. Egiten diren jardueretan, aitzakiatzat balio dute taldeak berak eta gai zehatzak, alde batetik gaitasun bigunak edo soft skills direlakoak norberaganatzeko –hizkuntza- eta matematika-gaitasunak, gaitasun teknologikoak eta pertsonarteko gaitasunak– eta, bestetik, bizitzarako abildadeak entrenatzeko: eguneroko bizitzako exijentziei eta erronkei arrakastaz aurre egiteko abildadeak.

Askotarikoak izan daitezke gaiak, baina batez ere zainketa pertsonalekin eta beste pertsona batzuen zainketarekin, elikadura eta sukaldaritzarekin, eta hizkuntza- eta matematika-gaitasunekin eta informazioaren teknologiako gaitasunekin dute zerikusia.

Jarduerak eta programak
  • Enplegurako Orientazio-zerbitzua, biztanleria osoari zuzendutakoa, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutakoa. Bilbon, Arrigorriagan, Ugao-Miraballesen eta Orozkon
  • Enplegu-zentro zerbitzua, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutakoa. Bilbon, Arrigorriagan, Ugao-Miraballesen eta Orozkon
  • Enplegurako Orientazio-zerbitzua, desabantaila egoeran dauden pertsonei zuzendutakoa, eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutakoa. Bilbon, Mungian, Sondikan, Arrigorriagan, Ugao-Miraballesen eta Orozkon

04.
Enplegurako lanbide heziketa

Prestatuta egotearen garrantzia lana bilatzerakoan.

Laneratzeko modu eraginkorrean laguntzen duen tresnetako bat da, pertsonen enplegagarritasuna hobetzen baitu. Aurrez aurreko prestakuntza da, batez ere praktikoa, eginez ikasten da, eta enpresetako praktiken modulu bat du. Sektore hauetan garatzen dugu: merkataritza, arreta sozio-sanitarioa, sukaldaritza, estetika, ile-apainketa, garbiketa, gela-zerbitzariak, informatika eta ehungintza. 1. eta 2. mailako Profesionaltasun-ziurtagiriak eskuratzeko ikastaroak dira.

Enplegurako prestakuntzarekin hasi aurretik, 0 mailako prestakuntza-ekintzak egiten ditugu, Profesionaltasun-ziurtagiriak dituzten ikastaroetara sartzeko aukera ematen dutenak.

Bilbon daude Gaztaroaren Prestakuntza-zentroak: Agarre kaleko 13. zenbakiko beheko solairuan, La Laguna kaleko 5. zenbakiko beheko solairuan, Sarrikuen eta Montañon.

05.
EKINTZAILETZA

Sor ezazu zeure enplegua, banan-banako ekintzailetzaren edo ekintzailetza kolektiboaren bitartez.

Negozio-ideia bat izan eta hori martxan jartzeko aholkularitza behar duten pertsonentzako. Alor horretan esperientzia duten profesionalak ditugu, jarduera hori orain dela 25 urtetik garatzen dutenak.

06.
PRESTAKUNTZA- ETA ENPLEGU-PROGRAMAK

Desabantaila egoeran dauden pertsonak laneratzeko, benetako enplegu esperientzia baten bitartez, lan-kontratu batekin.

Prestakuntza kualifikatzailea eta 6 hilabete eta urtebete arteko kontratazio-aldi bat –lanaldi osoan edo partzialean– konbinatzen dituzten programak. Benetako lanaren bitartez esperimentatzen dute ikasitakoa.

Jarduerak eta programak
  • Tokiko enplegu-lanak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta udalek eta mankomunitateek finantzatutakoak: Galdakao, Abanto eta Zierbena, Arratiako Mankomunitatea eta Mungialdeko Mankomunitatea.

07.
ENPRESEKIKO HARREMANA

Lanpostu bakoitzerako pertsona egokia aurkitzen du, pertsonentzako aukerak sortuz.

Azterketaren eta lan-bitartekaritzaren bitartez, harremanetan jartzen ditugu langile beharrean dauden enpresak eta enplegu beharrean dauden pertsonak, hurbilekotasun eta eraginkortasuneko planteamendu batekin.

08.
LANERATZEKO ENPRESAK

Zailtasun handieneko pertsonei egokitutako enplegua.

Laneratzeko enpresak irabazi asmorik gabeko ekimen ekonomikoak dira; horien helburu soziala da gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden eta lan-merkatuan sartzeko aparteko zailtasunak dituzten langabeei lagun egitea eta haiek gizarteratzea eta laneratzea. Komunitatean jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen duten egitura produktiboak dira, tokiko garapenarekin, gizarte-kohesioarekin eta jasangarritasunarekin oso konprometituta daudenak.

Gaztaroa_Sartu laneratzeko bi enpresaren sustatzailea da:

  • Gizarte- eta kultura-animazioko, aisialdiko eta denbora libreko programen kudeaketa eta garapena: ludoteken kudeaketa, liburutegien kudeaketa, bibliopiszinak, hizkien terraza, irakurzaletasuna bultzatzeko programak…
  • Eskolaz kanpoko jarduerak, udalekuak, lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zerbitzuak.
  • Gabonetako programak, tailerrak eta eskola-jaiak.
  • Belaunaldi arteko programak, herriko jaiak...
  • Higiezinen garbiketa- eta mantenu-zerbitzuak: bulegoak, prestakuntza-zentroak, jabekideen erkidegoak, lokal komertzialak, garajeak…
  • Etxebizitzak garbitzeko zerbitzuak. Garbiketa orokorrak eta obra-garbiketak, zorurako tratamenduak.
  • Kristalen garbiketa.
  • Garbiketa arloko prestakuntza diseinatzeko eta emateko zerbitzuak, profesionaltasun-ziurtagiriarekin edo hori gabe.
  • Ildo berriak: etxe-aldaketetan gauzak lekualdatzeko zerbitzua.

METODOLOGIA

Lagun egitea da gure lanaren oinarria.

2001ean sortu zen gure metodologia-proposamena, “El Acompañamiento y los procesos de incorporacion social: Guia para su practica” (Jaume Funes, Esther Raya eta Natxo Martinez, 2001eko apirila) gidaliburuan egindako lanaren harira; Sartuko profesionalek parte hartu zuten gidaliburu hori egiten. Lan horretatik abiatuta, urte guzti hauetako lanari eta esperientziari esker, metodologia horretan oinarrituta jarraitzen dugu gure lana egiten –egokituta eta eguneratuta–, pertsonen beharretara eta egoeretara bideratuta.

Kontzeptu gisa baino, harreman soziala eta hezkuntza-harremana ulertzeko modutzat ulertzen dugu lagun egitea. Pertsonen garapen pertsonalari, heldutasun sozialari eta autonomiari bide emateko baliabideekin, metodoekin eta teknikekin lan egiteko modu bat.

Profesionalaren eta arreta jasotzen duen pertsonaren arteko harremana ulertzeko modu bat da. Harreman horretan, bere erabakien eta aldaketen subjektu aktibotzat jotzen da pertsona, baina haren alboan egonda, erabaki eta aldaketa horiek egin ahal ditzan. Lan egiteko zeharkako modua da, baliabide guztietan eta landu behar ditugun “arazo” sozial kategoria ezberdinetan eragina duena.

Lagun egitea deitzen diogun eginkizun horren oinarrizko osagaien artean, nabarmentzekoak dira honako hauek:

  • Laguntasun-harremana da, aldaketa-prozesu baten barruan gertatzen dena.
  • Harrera modu egoki batetik abiatutako harremana eraikitzetik hasten da.
  • Asmoa da, baterako lan batetik abiatuta, ibilbide pertsonal bat prestatzea, eta ibilbide hori berrikustea eta denboran zehar mantentzea.
  • Normalean, eztabaidatik, negoziaziotik eta hitzarmenetik abiatuta lan egiten da.
  • Pertsonari lagun egiten dion profesionala haren erreferente nagusia izaten da.
  • Elkartu eta helburuak eta estrategiak eztabaidatu eta negoziatzean oinarritzen da.
  • Baina baita inguruko baliabideak eskuratzea errazteko bitarteko jarduketetan ere.
  • Kasu askotan, euskarri emozional indartsua, kontentzioa eta laguntza kognitiboa ere eskaini beharko dira eguneroko bizitzako arazoak birdefinitzeko, posible izan dadin, porrot pertsonala eta soziala dagoela dirudien lekuan aldatzeko nahiak eta helburuak aurkitzea.

Hazkunde pertsonalarekin, ikaskuntzak erraztearekin, segurtasun-bizipenekin, gaitasunen eta hutsegiteen kontzientzia pertsonalarekin, orientazioarekin, eta egoeren eta baliabideen arteko bitartekaritzarekin du zerikusia. Gizarte-zerbitzuen espazioan, prestakuntzako edo osasuneko baliabide batean… etorkizuneko planak egiten laguntzeko aukera eskaintzen diogu pertsonari (hari denbora eta ekintzak eskainita), egiten digun eskariari konponbidea ematetik edo izena eman duen jarduera aprobetxatzetik hasita.

Laguntza eta aholkuak eskaintzen die pertsonei lagun egiteko zerbitzuak, baina baita jarduera kolektiboetan parte hartzeko aukera ere eta, aldi berean, baliabide, zerbitzu eta erakundeekiko bitartekotzat balio die.

Gizarteratze-prozesuetan, lagun egitea ez da bakarrik norbanakoarengan, gizarte-kategorietan eta baliabideen erabileran oinarritzen. Pertsonekin eta haien ingurunearekin egiten dugu lan.

Lagun egitea da pertsonari dauden baliabide guztiak, gainerako herritarren eskura dauden mekanismoak eta sare sozialak aurkitzeko eta mobilizatzeko aukera ematea eta ziurtatzea. Lagun egiten dion pertsonak bide hori errazteko zeregina du, egoeren eta baliabideen arteko zubi-lana egiten du, bitartekari-lana.