Gaztaroa_eus

Ongietorri Gaztaroa kooperatibara

Lan elkartuko eta gizarte-ekimeneko kooperatiba gara; gure helburua da gizarteratzeko laguntza beharra duten pertsonak edota taldeak erabat gizartera daitezen lortzera bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatzea eta garatzea.

1986az geroztik dihardugu Bizkaiko Lurralde Historikoan kalitatezko zerbitzua ematen, pertsonekin lan eginez, zerbitzu publikoa emateko bokazioz.

Lan egiten dugun pertsonak gizarteratzea helburu duten proiektuak, zerbitzuak eta jarduerak garatzen ditugu; gizarteratzearen eta laneratzearen alorren barruan sartzen diren jarduketa dira. Sistema ezberdinen arteko giltzarri lana egiten dugu, pertsonak, dituzten beharren eta interesen arabera, batetik beste mugi daitezen ahalbidetuz.

 

Kudeaketa pribatuko dinamika izan arren, Gizarte eta Enplegu Zerbitzuetako sare orokorraren barruko beste zerbitzu bat gehiago gara eta hala definitzen dugu gure burua; laguntza osagarri modura zerbitzatzen dugu sare hori.

Lan egiten dugun pertsonen % 50 oinarrizko gizarte zerbitzuetatik eta Euskal Enplegu Zerbitzutik bideratuta iristen da, % 25 beste erabiltzaile batzuek bideratuta, % 15 beste elkarte batzuetatik, eta %10 prestakuntzako eta enpleguko erakunde eta zerbitzuen eskutik.

 

Esku-hartze sozialaren Bizkaiko sektorearen barruan gaude, gizarte alorreko beste erakunde batzuekin batera. Hainbat sare eta Fundaziotan parte hartzen dugu, hala nola: REAS (ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea), EAPN (pobreziaren eta bazterkeriaren aurka borrokatzeko sarea), GIZATEA (laneratzeko Euskadiko enpresen elkartea), Zerbikas fundazioa (ikasketa eta zerbitzu solidarioa), FIARE proiektuari laguntzeko elkartea (FIARE banku etikoari laguntzeko elkartea), Aldauri fundazioa (Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko).

1986 - 1989

Gaztaroa kooperatibaren ibilbideko gertaera nabarmenak

  • Urte hartan sortu zen Gaztaroa, drogazaleak erabat gizarteratzea lortzera bideratutako jarduerak eta zerbitzuak sustatzeko eta garatzeko helburuz
  • Hainbat zerbitzu jarri genuen martxan: arreta eta orientazioa, lanean hasi aurreko prestakuntza eta enplegurako prestakuntza.

  • Sartu Federazioa sortu genuen, beste hiru erakunderekin batera. Baterako lana, 1989az geroztik.
    Sareko lana, Euskal Autonomia Erkidego osoan.
  • Bizgorre Enplegu Zentro Bereziaren bazkide sortzailea da gure erakundea, Gorren Bizkaiko Koordinakundearekin batera.
  • Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren zentro kolaboratzailea gara Lanerako Prestakuntzako Programak garatzeko.

Lege-esparrua

  • Pobreziaren aurka borrokatzeko Plan Integrala (1989). IMF/AES Dekretua. 2/1990 legea, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerei Buruzkoa. → Gaztaroa­_Sartu, pobreziaren aurka borrokatzeko Plan Integralaren onuradunekin lan egiteko baliabide gisa. Eusko Jaurlaritzarekin egindako hitzarmena, jarduerak garatzeko.

1990 - 1995

Gaztaroa kooperatibaren ibilbideko gertaera nabarmenak

  • Enpleguarekin eta gizarte- eta hezkuntza-alorrekin lotutako jarduerak jarri genituen martxan.

  • Modu esponentzialean handitu zen gure zerbitzuetara etortzen den pertsona kopurua.

  • Esku-hartze lantaldea etxebizitza lagunduan (EIVA), Bilboko San Frantziskoko Auzo-elkartearekin.

  • GILTZA, lanari, enpleguari eta Gizarte-lanari buruzko aldizkaria.
  • Iraupen luzeko langabeentzat eta lehenengo lan bila ari ziren 25 urtez azpiko gazteentzat Enplegu eta Prestakuntza Programak garatu genituen.
  • INEMen zentro kolaboratzailea hainbat prestakuntza-espezialitatetan.

  • Enplegu saila sortu genuen: enplegu eta prestakuntza programak, eta ekintzailetzarekin eta enpresa sozial eta solidarioak sustatzearekin lotutakoak.
  • Sarturen Enplegu Gida argitaratu genuen.
  • LANGUNE martxan jarri genuen, Orientaziorako Zerbitzu propioa.

  • Orientaziorako ekintzak garatu genituen (enplegurako zerbitzu integralak).
  • Orientaziorako ekintzak garatu genituen, Langairen babespean.

Lege-esparrua

  • 631/1993 Errege Dekretua. Prestakuntza eta Laneratze Profesionaleko Plan Nazionala. FIP Plana.
  • 1993 – LANGAIren sorrera.
  • 735/1995 Errege Dekretua. Enplegurako Zerbitzu Integralak. SIPE

1996 - 2005

Gaztaroa kooperatibaren ibilbideko gertaera nabarmenak

  • Lan-bitartekaritzako sustatzaileen programa.
  • Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreren onuradunen pertzepzioari eta haien baztertze/gizarteratze prozesuari buruzko ikerketa kualitatiboa, EHUrekin batera.

  • ZUBIZAR SAIS eta CIVIC-SARTU enpresa sozial eta solidarioak sortu ziren.

  • KEIMA Animazioa laneratzeko enpresa sortu zen.

  • Programa Operatiboaren 3. Helburua, EAEkoa: Etengabeko ikaskuntzarako eta gizarteratzeko tailerren sarea, eta gizarte-bazterkeria eta gizarteratzeko prozesuen Behatokia.
  • Auzolan programaren kudeaketa.

  • Bilboko Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoak sustatzeko Aldauri Fundazioaren bazkide sortzailea.
  • Gizarte-aholkularitzako zerbitzuak ematen hasi ginen.
  • EQUAL ITUN Europar Proiektua, Caritas, Peñascal eta Agiantza erakundeekin batera. Laneratzeko enpresen sustapena.

  • Lagun egiteari buruzko eskuliburua. Lagun egitea eta gizarteratze-prozesuak. Jarduteko gidaliburua eta tresna profesionalak.
  • BETI GORANTZ enpresa sozial eta solidarioa sortu zen.
  • Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarreren onuradunen pertzepzioari eta haien baztertze/gizarteratze prozesuari buruzko prestakuntza-ekintza langileentzako, EHUrekin batera.

  • Orientazioko, enpleguko, prestakuntzako eta ekintzailetzako Zentro Kolaboratzaile homologatu gintuen LANBIDEk.
  • KIDETZA KOLOR, SOKAIRE eta AHOLKU laneratzeko enpresak sortu ziren.

  • EQUAL LAMEGI Europar Proiektua, Caritas, Peñascal eta Agiantza erakundeekin batera. Klausula sozialen eta merkatu sozialaren sustapena.

Lege-esparrua

  • 5/1996 Legea, Gizarte-zerbitzuei buruzkoa.
  • 12/1998 Legea, gizarte-bazterkeriaren aurkakoa
    • 1/2000 Dekretua. Gizarteratze-hitzarmenak
    • 182/2000 Dekretua. Auzolan Programa
    • 305/2000 Dekretua. Laneratzeko enpresak sailkatu eta erregistratzekoa
  • 10/2000 Legea, Eskubide Sozialen Gutunarena.

2006 - 2013

Gaztaroa kooperatibaren ibilbideko gertaera nabarmenak

  • Zubiak Eraikitzen programa, kulturartekotasun-prozesuak erakundeko erabiltzaileekin eta profesionalekin.

  • Sendotu europar programa, Peñascal kooperatibarekin batera, enplegagarritasuna, gizarteratzea eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko helburuz.
  • EKOBIZI mugikortasun-zerbitzuen laneratzeko enpresa sortzen parte hartu genuen, Emaus Fundazio sozialarekin eta Agiantzarekin batera.
  • Emakume eta Gizonen Aukera-berdintasunerako Erakunde Laguntzaile saria, Emakunde erakundearen eskutik.

  • Lan-bitartekaritzako Caixaren Incorpora programa.
  • Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmena, Lanean hasi aurreko Tailerra / Eguneko Zentroa garatzeko, bazterkeria egoeran dauden pertsonentzat.

  • Denbora-bankua eta Trueke programak martxan jarri genituen.
  • Zuzeneko Irisgarritasunaren alorreko ADIR enpresa sortu zen.
  • Betikolan Programa. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzen duten pertsonen laneratzea, prestakuntzaren eta kontratazioaren edo praktiken bitartez.
  • Bikain Beltza saria, erakundean euskara ezarri izana saritzen duena.

  • Gizarteratze eta laneratze programa, preso dauden eta egon diren pertsonei zuzenduta.

  • GITA. Gizarteratze-programa, moneta birtuala ezarrita.

  • Enplegu-agentzia gisa gaitzea.

  • Gizarteratzeko ibilbide berrietarako tresna profesional berriak argitara eman genituen.
  • Gizarte-gaikuntzako zentroa, Agiantzarekin eta Peñascal kooperatibarekin batera. Prestakuntzako eta praktiketako programa, bazterkeria egoeran dauden gazteei zuzenduta.

Lege-esparrua

  • 18/2008 Legea, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzekoa → Lanbidek hartu zuen DBE kudeatzearen ardura. 4/2011 Legea, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzen duena.
  • Transferentziak lanaren, enpleguaren eta enplegurako prestakuntzaren alorrean. 1441/2010 Errege Dekretua.
  • 12/2008 Legea, Gizarte-zerbitzuei buruzkoa → 385/2013 Dekretua. Gizarte-bazterkeria baloratzeko tresna.
  • Lanbideren sorrera. 2/2009 Legea, abenduaren 23koa.
  • 44/2007 Legea. Laneratzeko enpresen Estatu mailako arauketa.

2014 - 2018

Gaztaroa kooperatibaren ibilbideko gertaera nabarmenak

  • Gaztaroa birgizarteratze-elkartearen eraldaketa unibertsala, lan elkartuko eta gizarte-ekimeneko Gaztaroa-Sartu kooperatiba elkarte bihurtzeko.
  • Sendotu Aldiberean europar programa, Caritas, Agiantza eta Peñascal kooperatibarekin batera. Gizarteratze-ibilbideak garatzea bazterkeria egoera edo arriskuan dauden pertsonekin.
  • Orientazio-ekintza eta -zerbitzuetarako laguntzen deialdia, gizarte-bazterkeria eta –zaurgarritasun egoeran dauden biztanleei zuzenduta. Bidegin taldearen sorrera.
  • Harrobi Plazako (Laguna 5) lokalean hasi zen lanean elkartea.
  • Interes sozialeko erakunde deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak.

  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren diru-laguntza Sartu Taldearentzat, Gizarte-zerbitzuen alorrean aurreikusitako jarduketetarako.
  • Udal eta mankomunitateekin kolaborazioa, enpleguko tokiko planak garatzeko.
  • Europako Gazteentzako Programa Operatiboa, Sendotu Sartu Gaztea. 30 urtez azpiko gazteen laneratzea.

  • Harrera-zerbitzua martxan jartzea.
  • Bilboko Udalaren PISECA programa. Gizarte- eta hezkuntza-alorrean esku-hartzeko programa, beren burua utzita duten eta babesgabetasun eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsona helduei zuzendutakoa.
  • Lanberri programa, enplegurako eta gaitasunak hartzeko prestakuntza. Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutakoa.
  •  

  • FOCAD europar programa Mugarik gabeko Ekonomialariak erakundearekin, migratutako pertsonekin ekintzailetza-prozesuak garatzeko.
  • Singular Auzokizunak programak, Bilboko Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako pertsonei zuzendutakoa, eta Bilboko Udalak eta Lanbidek finantzatutakoa.

  • Gizarte- eta hezkuntza-alorreko esku-hartze jarduerei hasiera eman zitzaien, etxebizitza behar larria zuten pertsonei ostatu ematera bideratutakoa, eta Bilboko Udalak diruz lagundutakoa.
  • ISO 9001/2015 ziurtagiria.
  • Bilboko Udalak lagatako Miribillako (Agarre 13) lokala martxan jarri zen.
  •  

Lege-esparrua

  • 185/2015 Dekretua. Gizarte-zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazioak eta zerbitzuak.
  • 6/2016 Legea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa