Aliantzak eta lankidetzak

Aliantzak eta lankidetzak

Sareko lana gizarte eraldaketarako funtsezko estrategia da. Hori dela eta, gizarte erakundeok bigarren eta hirugarren mailako sareetan antolatzen gara, gure balio eta estrategia berdintsuak dituzten erakundeekin lan egiteko.

  • Hasieratik ari gara honako sareetan lanean:
  • Esku-hartze sozialaren hirugarren sektoreko erakundeekin batera lan egiten dugu, programa eta jarduerak burutzeko.

Zabaltzen-Sartu, Erroak-Sartu, Sartu Araba eta Gaztaroa-Sartu taldeek osatutako Sartu Taldea elkartearekin. 1992tik, Sartu elkartean parte hartzen dugu. Sartu Programa garatzen hasi ginen, eta gaur egun ere lanean jarraitzen dugu. Lankidetzan oinarritutako jarduera eta proiektuak garatzen ditugu, metodologia eta egiteko moduak partekatuz.

2014tik Sendotu Aldiberean Elkartearekin. Honakoek osatzen dute: Peñascal kooperatiba, Bilboko Elizbarrutiko Caritas, Agiantza elkartea, Zabaltzen-Sartu, Erroak-Sartu, Sartu Araba eta Gaztaroa-Sartu erakundeak. Europar Gizarte Funtsaren Euskadiko Autonomia Erkidegoko programaren garapenerako.

  • Unibertsitate eta ikastetxeekin:

Deustuko Unibertsitatea. Gizarte Heziketako Goi mailako graduan hitzaldiak emanez, unibertsitateak sustatutako ikerketetan parte hartuz eta Droga-mendekotasunaren inguruko Masterrean edukiak emanez. Ikasleak ere hartzen ditugu, praktikak egiteko.

Euskal Herriko Unibertsitatea. Ikasleak hartzen ditugu, praktikak egiteko.

Mondragon Unibertsitatea. Unibertsitatearekin batera lan egiten dugu, Prestakuntza Dualeko ikasleak hartuz.

  • Beste prestakuntza zentro batzuekin.

Lanbide Heziketako Tartanga zentroa. Prestakuntza Dualeko ikasleak hartzen ditugu, baita Gizarteratze arloko Prestakuntza Zikloko ikasleak ere, praktikak egiteko.

San Luis Zentroa. Prestakuntza Dualeko ikasleak hartuz laguntzen dugu.